Zuzenbide zibila

Sortu zenetik, FERNÁNDEZ DE TROCÓNIZ ABOGADOS abokatuen bulegoa arlo honetan nabarmendu da; tradizioa eta modernitatea bateratu ditu, hau da, zuzenbide zibil klasikoenean oinarritzen da eta haren aplikazioa ulertzeko modu berriak baliatzen ditu

  • Kontratazioa
  • Familia
  • Oinordetzak
  • Higiezinen eta erregistro-zuzenbidea
  • Erantzukizun zibila

Merkataritza-zuzenbidea

Bulegoaren sorreratik hasita, FERNÁNDEZ DE TROCÓNIZ ABOGADOS abokatuen bulegoko jardun profesionalaren funtsezko oinarri tradizionaletako bat da. Gure taldeak etengabeko jarduera gauzatzen du arlo honetan: jardun profesionala eta azterlana batzen ditu, eta esperientzia praktikoa handitzen du bezeroei zerbitzurik onena eskaintzeko.

  • Sozietateen eraketa eta sozietate-egituren sorrera
  • Gobernu korporatiboa
  • Sozietateen berregituraketa
  • Sozietateen eta enpresa taldeen bat-egitea eta zatiketa
  • Sozietate-desegitea eta -likidazioa
  • Enpresen, LBOen eta MBOen erosketa eta salmenta
  • Arrisku-kapitalaren inbertsioak edo “private equity”
  • “Joint venture” hitzarmenak
  • Balore-merkatua
  • Merkataritza-kontratazioa
  • Lehia defendatzeko legea
  • Lehia desleiala
  • Banku-zuzenbidea
  • Aseguruak

Konkurtso-zuzenbidea

Konkurtso-prozeduretan, konpainien ordezkari aritzen gara, abokatu gisa. Egoerak eskatzen duenaren arabera, konkurtsoak bultzatzen ditugu, beharrezko konkurtsoei kontra egiten diegu edo, hala dagokionean, hartzekodunen interesak defendatzeko esku hartzen dugu izapide-konkurtsoetan. Horretarako, hainbat prozeduratan izendatutako konkurtso-administratzaile esperientzia ere badaukagu, eta esperientzia hori gure bezeroen interesen alde baliatzen dugu.

  • Aurretiazko negoziazioak eta birfinantzaketak
  • Konkurtso-bitartekaritza
  • Aurrekonkurtsoa
  • Konkurtsoa aitortzeko eta prozedura izapidetzeko eskaera
  • Beharrezko konkurtsoari kontra egitea
  • Hartzekodunen esku-hartzea konkurtso-prozesuetan
  • Ordezkaritza gorabeheretan
  • Erruduntasun-adierazpenen defentsa

Zuzenbide publikoa

Enpresa pribatuei eta instituzio publikoei aholku ematen diegu arlo honetan dagozkien jardueretan. Esperientzia zabala daukagu halako jardueretan administrazio publikoen nahiz enpresen eta partikularren ordezkari lanak egiten.

  • Administrazio-prozedurak eta administrazioarekiko auzien prozedurak
  • Txostenak eta irizpenak
  • Arautegi-proiektuak
  • Kontratazio publikoa
  • Sektore arautuak
  • Hirigintzako plangintza, kudeaketa eta diziplina
  • Ingurumen-zuzenbidea
  • Ondare publikoa
  • Pribatizazio-prozesuak
  • Elkargo profesionalak
  • Kirola eta kultura
  • Diru-laguntzak eta laguntzak
  • Desjabetzeak
  • Sektore publikoko fundazioak

Kirol-zuzenbidea

Kirol-zuzenbidean daukagun esperientzia ziurtatuak arlo honen gai honetan jarduteko aukera ematen digu. Hala, kirolari lotutako harremanen merkataritza-, lan- eta administrazio-alderdiak eta jurisdikzio-instantzien aurrean ordezkari aritzeko gaitasuna bateratzen ditugu.

  • Aholkularitza juridikoa federazio, klub, elkarte eta kirol-sozietate anonimoei
  • Kirolarien kontratazioa eta transferentzia
  • Klubekin eta babesleekin egindako kontratuak
  • Irudi-, emankizun- eta babesletza-eskubideen ustiapena
  • Kirol-prozedurak estatuko eta nazioarteko erakundeen aurrean
  • Dopinagatiko prozesuak

Zigor-zuzenbidea

FERNÁNDEZ DE TROCÓNIZ ABOGADOS abokatuen bulegoak aholku ematen die bezeroei eta haien ordezkari aritzen da Zigor Kodeari dagozkion gaietan, batez ere Zigor-zuzenbide ekonomikoan eta enpresarenean. .

  • Ondare-delituak
  • Delitu sozietarioak
  • Jabetza intelektualari edo industrialari lotutako delituak
  • Administrazio publikoen aurkako delituak
  • Herri Ogasunaren aurkako delituak
  • Ingurumenaren aurkako delituak
  • Hirigintza-delituak
  • Teknologia berrietako delituak
  • Ohorearen aurkako delituak
  • Zabarkeria profesionalagatiko erantzukizuna

Jabetza intelektuala eta industriala. Teknologia berriak

Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak dituzten bezeroei laguntzen diegu administrazio- zein jurisdikzio-bidetik. Horrez gain, administrazio- eta merkataritza-aholkularitza eta aholkularitza zibila ere eskaintzen diegu arlo berean, eta hirugarrenekin dituzten negoziazioetan laguntzen diegu. .

  • Egile-eskubideak
  • Jabetza industrialaren eskubideak (markak, patenteak eta diseinuak)
  • Irudi-eskubideak
  • Publizitate-eskubidea
  • Babesletza
  • Ikus-entzunezko materiala editatzeko, ekoizteko eta banatzeko kontratuak
  • Datuen babesa
  • Sareko legezkotasuna
  • Merkataritza elektronikoa
  • Markak eta domeinu-izenak
  • Domeinu-izenak defendatzea eta berreskuratzea
  • Kontratazio informatikoa
  • Delitu informatikoak
  • Telekomunikazioak

Aseguru-zuzenbidea

Bulegoaren funtziotik, FERNÁNDEZ DE TROCÓNIZ ABOGADOSek aseguruaren zuzenbidearen arloan jardun du, eta bezeroen defentsan esku hartu du, aseguru-konpainien, enpresen eta partikularren defentsan, aseguruaren arlo guztietan. Bulegoaren ibilbide luzeari eta abokatu espezialistek osatutako diziplina anitzeko gure taldeari esker, esperientzia handia du aholkularitzan eta agintzen zaizkien interesak gauzatzen, gaiak behar bezala lantzeko..

  • Erantzukizun Zibila
  • Zirkulazio Zuzenbidea
  • Aseguru eta berraseguru kontratuak
  • Bizi eta pertsona aseguruak
  • Kalte-aseguruak
  • Garraio-aseguruak
  • Enpresa-aseguruak
  • Defentsa juridikoa

Zuzenbide prozesala eta arbitrajea

Gatazkak (bide judizialetik zein bestelako bideak baliatuta) ebazten daukagun esperientziari esker, gure bezeroen eskubide eta interesak ahalik ondoen defenda ditzakegu..

  • Kontratu zibilei eta merkataritza-kontratuei buruzko prozesuak
  • Funtsezko eskubideei eta nortasun-eskubideei buruzko prozesuak
  • Oinordetza-zuzenbidearen eta familiaren alorreko prozesuak
  • Betearazpen-prozesuak
  • Kontratu-erantzukizuneko eta kontratuaz kanpoko erantzukizuneko ekintzak
  • Estatuko edo nazioarteko arbitrajea
  • Laudo arbitralen betearazpena
Deitu orain Kontaktua